XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arazeli Dz. de Lezana
Egia da terminoen aukera eta zedarriztapenak arazoak sortzen dituela maila teorikoan zein praktikoan.
Eta ez da beti arazo guztientzako konponbiderik aurkitzen.
Hala ere, merezi du irizpide objektiboak formulatzeko ahalegina egiteak.
Bestalde, azpimarratu behar da terminologoak, bere aldetik, erabileremuaren nolabaiteko ezagutza ezinbestekoa duela, itsu-itsuan ezinezkoa bait da honelako irizpideak aplikatzea.
Testu batean azaltzen diren elementuak izaera desberdinetakoak izan ohi dira: hitzak, hitz-elkarketak, esamoldeak, lokuzioak, izen propioak, unitate lexikalak, terminoak, unitate terminologikoak, itzulpen-unitateak, esaldi-unitateak, etab.
Konplexutasunaren aldetik, bi unitate-mota aurki daitezke hustuketa terminologikoa egiterakoan: unitate bakunak eta unitate konplexuak.
Lehenengoek ez dute zedarriztapen-arazorik sortzen, oso argiak direlako, adib. Zuzenbideko
Hauetan sortzen den arazoa pertinentziarena izaten da, hau da, ea benetan erabileremu bateko termino trinko diren ala hizkuntza orokorreko hitz arruntak diren erabakitzea.
Unitate konplexu edo izendapen-sintagmak bi edo hiru hitzez, edo gehiagoz, osatutako hitz-andanak izaten dira.
Ezin dira banatu esanahia aldatu gabe.
Erreferentzia bakarreko sintagmak dira, beraz; nozio bakarra adierazten dute eta adierazitako nozioaren izendapena dira.
Irizpide hauetako batzuk formalak dira eta beste batzuk semantikoak.
Banan-banan harturik ez dira aski zehatzak termino sintagmatikoak bereizteko; batera erabili behar dira eta, hala ere, zedarriztapen-zalantzak maiz azaltzen dira.
1. Konplexutasun-mugak. Sintagma luzeak, termino konposatuak dauzkatenean, segmentutan ebaki behar dira.
Pentsa adib. garraio-mota desberdinak, batetik,
Horien konbinazio posible asko aurki litezke garraioen estatistikak aztertzen dituen testu batean
2. Sintagma ez da definizioarekin nahastu behar.
Adibidez, terminotzat jo al daiteke
Badirudi, izendapena baino gehiago dela deskripzioa.
Unitate deskriptiboak terminoak sailkatzeko erabiltzen dira.
Hala ere, zenbait erabileremutan, erraz aurki daitezke bide honetatik sortutako termino luzeak, hala nola Teknologian,
3. Oinarri bakarrekoa izatea.
Heraldikako